igersmap

Zer da IgersMap?

 

 

Ikuspegi berri bat

Asteburu batez ezagutzen ez duzuen hiri batera joango bazinate, bertako igerrak argazkirik onenak egitera nora joaten diren jakin nahiko zenukete? IgersMap galdera horri erantzuten dion elkarlan-plataforma bat da, hiriak bertako instagramerren ikuspuntutik erakusten baititu, beren inguruaren ikuspegi berri bat eman eta bisitatzen dituzten beste iger batzuek irudi onak lortzeko nora joan behar duten jakin dezaten. 

Nola sortu zen IgersMap?

Ideia hau @IgersTGN-en eskutik sortu zen, 2014an, Tarragonan, #PilonsParade-an hain zuzen; festa horretan nahi duen guztiak Comte kalea edertzen duten mutiloietako bat margotu dezake. Festa egiten den kalea #PilonsStreet gisa ere ezaguna da, oso toki jendetsua da eta turistak daude beti, igerrak izan ala ez, argazkiak ateratzen. 

Egun horretan, bere mutiloia apaindu eta gero, @IgersTGN-ko arduradunek komunitateko instagramerrek "erromesaldiak" egiteko toki bat edukitzeko gogoa zutela ikusi zuten. Halaxe sortu zen Tarragonako tokirik atseginenak puntea zitzaten edo, hobeto esanda, hiria bisitatzen ari den lagun bat aipatzeko modukoak diren argazkiak egitera nora eramango luketen esan zezaten eskatzeko ideia. #PilonsStreet lehen esperientziaren, IgersMapTGN-aren abiapuntu bilakatu zen eta handik eskuzabaltasunez eta grinaz beteriko proiektua sortu zen.

 

 

igersmap social

estrella damm social